Errefuxiatuentzako boten bilketa Zaldibian

Zaldibiako herritar batzuk #katiuskaErronka kanpainarekin bat egin dute eta Zaldibian material bilketa antolatu dute.

Bildu nahi duten materiala: mendiko botak, kirola egitekoak, katiuskak… berriak edo erabilitakoak.  Barruan galtzerdiak badituzte hobe.

Material bilketa honako egun eta lekuetan izango da:

Noiz:
• Apirilaren 11-12-13-14

Non:
• Lardizabal eskolan.
• Kultur etxean.

OHARRA:
Apirilaren 8an, ostirala, herriko plazan, bilketarako kaxak  margotuko dituzte  17:00etatik 18:00etara bitarte.