#KatiuskaErronka kanpaina aurrera eraman duen herritar taldeak eskertu nahi die, errefuxiatuentzako oinetakoak ekarri dituzten herritar guztiei eta bereziki Lardizabal eskola komunitateari:
• Eskolako umeei kaxak apaintzen eta materiala kotxeetan kargatzen emandako laguntzagatik.
• Irakasleei ekimenarekin bat egiteagatik eta kudeaketa lanetan laguntzeagatik.
Mila esker guztioi!
Ondoren azalduko da nondik nora joan den kanpaina hau.
Orendain eta Abaltzisketako herrietan bildutako oinetakoak Zaldibiara ekarri zituzten.
Guztira 25 kartoizko kaxa haundi bete dira. Azpimarratzekoa horietatik 20 kaxa Lardizabal Eskola sarreran bildu diren oinetakoak izan direla. Gainontzekoak Zaldibiako kultur etxean, Orendainen eta Abaltzisketan bildu dira. Izan da Ordiziatik Zaldibiara oinetakoak hartuta etorri den jendea ere. Guztira, gure kalkuloen arabera 600dik gora oinetako pare!
Apirilak 14 eta 15: eskolako umeekin kaxak autoetan sartu. Ondoren Donostiako San Telmo museoan entregatu, hiru bidai egin dira materiala eramateko (furgonetetan).
Anekdota moduan Telecinco telebista kateak materiala eramatera joandako Zaldibitarra elkarrizketatu zuela San Telmoko sarreran #KatiuskaErronkari buruz.
Material hau guztia, Zarauzko suhiltzaileek eramango dute materiala errefuxiatuengana