Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina abiatu dute elkarlanean, herritarrak errenta-aitorpena euskaraz egitera animatzeko.
2021eko errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da, eta, urtero bezala, aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute Uemako udalerriek, tartean, baita Zaldibiako Udalak ere, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du kanpainarekin, Ogasunarekin, euskaraz lelopean.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu Ogasunarekin euskaraz egitera. Oso erraza da:
Urtez urte gehiago
Herritar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz eta Udalaren helburua da urtez urte datu horiek hobetzen joatea. Iazko kanpainan, esaterako, 847 zaldibitarrek egin zuen errenta-aitorpena: horietatik 450 (%53,12) euskaraz izan ziren, eta 397 (%46,88) beste hizkuntzetan.