Errimak Oinetan

Errimak oinetanDantza berriak, bertsoei jarriak 

BERTSOLARITZA OINARRI DUEN DANTZA EMANALDIA

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?
 

Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.
 

Eguna: 2012ko azaroaren 16an, ostiralean

Ordua: 22:30

Lekua: Antzokia

Sarrerak: 10 euro. (6.mailako ikasleen bitarte 5 €)