CEBANC zentroak eskainitako kurtsoak 20 orduko iraupena izango du, euskaraz eta doan izango delarik. Klaseak maiatzean eta ekainean izango dira (egunak eta ordutegia zehazteke). Izena kultur etxean eman behar da apirilaren 10a, asteazkena, baino lehen. Etxeko segurtasuna, elikagaien higienea eta segurtasuna, lehenengo sorospenak, higienea eta ingurugiroaren kalitatea bezalako gaiak landuko dira bertan. Informazio gehiago 943160338 telefonora deituta.