Euri jasa Zaldibian

Udaletik eskertu nahi dugu eman den erantzun azkarra, eta jakinarazi nahi dugu kalteak aztertzen jarraituko dugula. 943 88 03 57 telefonoan emango da arreta herritarrek kalteen berri emateko.

Gaur iluntzeko euri jasak denbora gutxian bete eta gainartu ditu herriko erreten, errekaxto eta errekak. Hainbat lekutan lubizi txikiak eta ur pilaketak eragin baditu ere, bizilagunen eta udal langileen laguntzaz gehien-gehienak bideratu dira eta egoera baretu dela dirudi.

Gau parte honetan Aiestaran-Erreka auzoko bidea garbitzeko lanean ari dira eta horrez gain arreta eskatzen dugu Miranda-Lazkao-mendira bidean. Lubizi txiki bat dago, seinalizatua, eta auto bat pasatzeko lekua badago ere, kontuz ibiltzea eskatzen da. 

Gaurko ez zegoen abisurik iragarrita, baina bai lokalki handiak izan zitezkeen ekaitzak. Bihar goizerako, berriz, goiz lasaia iragarri dute meteorologia agentziek.