Euskal Musikaren historia hitzaldi kontzertua

Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren  "Baga, Biga, Higa" izena duen proiektu musikal honen bitartez, Euskal Musikaren historiari buruzko multimedia hitzaldia izango da ostegunean, hilak 23.

Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu, beraz Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuaren bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60.hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Binilotik zintara, zintatik Cdra, Cdtik internetera...

Eguna: apirilak 23, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: antzokia

Sarrera doan