2011/2012 ikasturtean edo 2012.urtean zehar, euskara ikasten aritu diren herritarrei eskaintzen zaizkien diru laguntzen deialdia.
Diru laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak:
Zaldibian erroldatuta egotea
Ikastaroa amaitzea eta gutxienez %85eko asistentzia izatea.
Dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Udalaren diru-laguntzarako eskabidea behar bezala beteta.
Matrikularen ordainagiria edo ordainagiriak.
Ikastaroan izan den aprobetxamenduaren ziurtagiria eta gutxienez %85eko asistentzia izan dela ziurtatuz, euskaltegietako agiriak.
Langabezian daudenen kasuan, langabeziaren agiria
Dirulaguntzak emateko irizpideak:
Langabetuei matrikularen %100a ordainduko zaie eta gainontzekoei, %70a
Diru laguntzak emateko irizpide hauek, urteko aurrekontuan zehaztutako kopuruaren menpe egongo dira, beraz, aurrekontuetan aurreikusitako kopurua izango da eskatzaileei artean banatuko den laguntza.
Eskaerak aurkezteko epea: abenduak 20