Euskaraz bizi! ekitaldi sorta datorren asterako

Badator abenduaren 3a, Euskararen Eguna eta hainbat ekintza antolatu dira horren harira. Abenduaren 1ean, asteazkena, KUTXA BIRA dokumentala eskainiko da eta abenduaren 2an, osteguna, Gorka Garmendiak EUSKARAREN ARIMA hitzaldia eskainiko digu euskararen jatorriaz. Bukatzeko, abenduaren 3an, arratsalde osoko egitaraua osatu da, aurrerago iragarriko dena.

 

Euskararen Egunari lotuta antolatutako ekitaldiak:

 

ABENDUAK 1, ASTEAZKENA, 18:30ean UDALETXE AZPIKO ARETOAN

KUTXA BIRA dokumentalaren emanaldia, Iparra-Hegoa Elkartearen eskutik

Iparra Hegoa kultur elkarteak antolaturiko egitasmoaren nondik norakoak azaltzen ditu ordubeteko lanak, herriz herri, Patagoniatik Urruña eta Seguraraino.

 

ABENDUAK 2, OSTEGUNA 18:30ean UDALETXEKO ARETO NAGUSIAN

EUSKARAREN ARIMA hitzaldia, GORKA GARMENDIAren eskutik

‘Euskararen arima’ intuizio baten istorioa izan daiteke, baina aldi berean, euskararen historiara gerturatzeko erabil daitekeena. Hain justu hori da hitz gakoa: ERABILI. Euskararen jatorriaren inguruan hamaika hipotesi publikatu dira. Jakituriaren arloan geratu ohi dira gehienak, jakintza bilakatu gabe. Erabilera horrek gehitzen dio jakituriari ekintza. ‘Euskararen arima’ jakintza bat da, erabil daitekeen zerbait, eta ondorioz, hizkuntzaren biziraupena beharrezkoa dela dioen beste arrazoi bat. ‘Euskararen arima’ soinuen mapa bat da. Munduko edozein txokotara bidaiatu daiteke mapa horrekin, eta bidaia hori, abentura bilakatzen da. Euskara, aurkitu gabeko altxor bat dela jabetuko gara.  

 

ABENDUAK 3, OSTIRALA, EUSKARAren NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen eguneko egitaraua datorren astean iragarriko da