Haurdunaldiari dagokion baja hartu du Eztitxu Mujika alkateak; ondorioz, Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea. Uztailerako espero du haurra egungo alkateak eta amatasun baimena bukatutakoan itzuliko da bere zereginetara, urte bukaera aldera. Apirilaren 29ko Ohiko Osoko Bilkuran aho batez erabaki zenez, bitarte horretan Mikel Luloaga Aranburu jaunari dedikazio osoa aitortuko zaio jarduneko alkate izateko eta gaur egun bere lanean duen ordainsaria jasoko du.