Garbitzaile lanposturako deialdia
Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako.
Honakoa izango da kontratazio prozesua:
- Urriaren 4an lan-eskaintza iragarriko da Lanbiden eta Udal webgunean.
- Urriaren 19an itxiko da lan-eskaintzan izena emateko epea.
- Azaroaren 2tik 10erako tartean banakako elkarrizketak egingo dira Udalean.
- Azaroaren 12a baino lehen elkarrizketen emaitzak argitaratuko dira.
- Azaroaren amaierarako kontratazioa burutuko da, eskualde mailan bete beharreko gutxienekoak bermatzeko adostasunen baitan.
Lanpostuari buruzko informazioa eta baldintzak HEMEN