Garbitzaile lanposturako deialdia

Lanbidek sustatuta Toki ekintzetarako 2022ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan, Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Irakurri baldintzak jarraian. 

 

HERRI INGURUKO ETA ERAIKUNTZA PUBLIKETARAKO GARBITASUNA, KONPONKETA, EGOKITZAPENA ETA MODERNIZAZIO PEOIA:

Zereginak: eraikinen garbiketa lanak. Horretaz gain, antolakuntza eta beharren arabera kale-garbiketa eta mantenu lanak.
Ezinbesteko baldintzak: Goierrin erroldatua izatea, eskola ziurtagiria eta Toki ekintzetarako 2022ko Lanbideren dirulaguntza deialdian ezarritako irizpideak bete beharko ditu hain zuzen ere, lehenengo tipologiako dagozkionak.
Baloratu beharreko baldintzak: Euskeraz hitz egitea, Zaldibian erroldatuta egotea eta lan esperientzia eta egokitasuna.
Kontratazioaren datuak: kontratuaren iraupena: 8 hilabete. Lanaldi osoa eta ordutegia 6:00-13:15etara, moldatzeko aukerarekin.

Izen emate epea: irailaren 26ra arte. 

Informazio osoa eta izena-ematea HEMEN

Honakoa izango da kontratazio prozesua:

  • Irailaren 21ean lan-eskaintza iragarri da Lanbiden eta Udal webgunean.
  • Irailaren 26an itxiko da lan-eskaintzan izena emateko epea.
  • Irailaren 27tik 29rako tartean banakako elkarrizketak egingo dira Udalean. 
  • Irailaren 30ean elkarrizketen emaitzak argitaratuko dira.
  • Urriaren 3tik aurrera kontratazioa hasiko da.