Gazte Festak 2015. Trafiko Oharra

Gazte festak direla eta, ibilgailuen joan etorria oztopa lezakeen hainbat murrizketa egitea erabaki da.Jaiak lasaitasunez eta ibilgailuen joan etorririk gabe gozatzeko parada izan dezagun, aurten pasa den urtean bezala, ERDIGUNEA OINEZKO GUNE izendatuko da.

HERRIGUNEA IBILGAILUENTZAKO ITXITA:

ARTXANBERRI KALEA:
Uztailak 2 osteguna 16:00etatik 18:00etara

SANTA FE  KALEA:
Uztailak 2 osteguna 16:00etatik, Uztailak 3, ostirala, goizeko 7:00etara.
Uztailak 3, ostirala, 19:00etatik, Uztailak 4, larunbata, goizeko 8:00etara.
Uztailak 4, larunbata, 14:00etatik, Uztailak 5, igande, goizeko 8:30era

HERRIGUNEA NON ITXIKO DA:
Itoitz Mediku Etxetik (Santa Fe 21a) Eskolako zubira (Santa Fe 50)
 

HERRIGUNEKO BIZILAGUNEI OHARRA:
Trafiko murrizketa horrek eragin diezaieken bizilagunei, aipatutako egun eta orduetan, zehaztutako eremuan autorik ezingo dutela erabili jakinarazten diegu.

IBI IRAUNKORRA edo BADOA duten BIZILAGUNEI oharra:
Santa Fe 30ean, Santa Fe 35ean, Santa 39an eta Santa Fe 58an dauden lizentziadun garajeetako erabiltzaileek bide  mozketa honek dirauen bitartean BEHIN BEHINEKO BAIMENA izango dute kontrako norakoan ibilgailuak garajean sartu ahal izateko.