Gipuzkoako Foru Aldundiak 5000 biztanle baino gutxiagoko herrietan Parekidetasun politikak burutzeko “Berdinbidean” programa dauka. Programa honetan hainbat prozesu estrategiko daude eta 2013-2014 ikasturtean Zaldibiako Udala “gazteak eta indarkeria matxista” lan ildoan parte hartzen ari da.
Parte hartzea, zuzenean herriko eragile tekniko eta politikoek burutzen dute batetik eta bestetik herriko gazte talde batekin osatzen ari da esku hartze jakinen bidez.
Prozesuaren puntu honetan, Zaldibiako udalak, indarkeria matxista gainditzeko politika eta estrategiak bideratzeko ardura du udal plangintzaren bidez.
Urrats hau eman aurretik, ezinbesteko ikusten dugu , prozesu guzti hau zuzenean herriko ordezkari politiko, hainbat eragile, Hezkuntza komunitate, udal langile, herritar … artean konpartitzea.
Horretarako, prozesuko ardura duen bideratzaileak zuzenean Zaldibiako Udalean aurkezpen saio bat eskainiko dute. Eta Zaldibiako Udalak, bertan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Eguna: Otsailaren 17an, astelehena
Ordua: 18:00etan.
Lekua: KARREANE kultur etxea