Gazteekin elkarlanean, Gipuzkoako hainbat herritan, horien artean Zaldibia, HARREMONAK izeneko prozesua jarri da martxan 2013-2014 ikasturtean.
Egitasmoaren bitartez, gazteen arteko harremanak bultzatu eta landu nahi dira eta horien inguruan hausnarketa egin.
Ekimen hau eragile ezberdinen artean eraman da aurrera. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Berdinbidean, Harremonak, eta Gipuzkoako udal desberdinak.
Zaldibiako gazteei zuzendutako III.saioa larunbat honetan izango da, hilak 24, arratsaldeko 17:00etan Karreane kultur etxean.