Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzailea kontratatzeko deialdia

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako dinamizatzaile bat izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 40 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 

GAZTETXOEN DINAMIZATZAILE IZATEKO KONTRATAZIO BALDINTZAK:

Lan eskaintza:

  • 1.DBH, 2.DBH eta 3.DBHko gaztetxoentzat aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaile lanpostua Zaldibian.
  • 6 hilabeteko kontratua izango da (azarotik-apirilera).
  • Hilabeteko 40 lan ordu izango ditu: 3 ordu aste-egunez, eta 3 ordu terdi asteburuan (7 lan ordu bezala kontatuko dira asteburuko orduak direlako eta aldaketak egongo daitezke, beraz malgutasuna eskatzen da). Astean zehar astebururako ekintzak pentsatu eta prestatu beharko ditu gaztetxoen ordezkaritza batekin bilduz edota bakarrik. Asteburuan ekintza horiek burutuko dituzte, batzuetan larunbatetan eta besteetan igandetan, asteburu bakoitzean egun batean txandakatuz.
  • Soldata: 300€ko zenbateko gordina (270€ko inguruko zenbateko garbia).

Baldintzak:

  • Adin nagusikoa izan behar du edo urte honetan 18 urte bete behar ditu .
  • Zaldibitarra izatea baloratuko da.
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna baloratuko da.
  • Hezkuntza, hezkidetza eta aisialdiari buruzko ikasketak zein ikastaro ezberdinak baloratuko dira.
  • Hezitzaile edo dinamitzaile moduan aritutako esperientzia baloratuko da.
  • LANBIDEn, langabetu bezala alta egon beharko da edo alta eman beharko du egon ezean.

Prozesua:

  • Urriaren 25etik, azaroaren 7ra bitartean eman beharko da izena LANBIDEn.
  • Hautaketa prozesuko elkarrizketak azaroaren 8ko astean egingo dira Zaldibian.
  • Hautaketa prozesua, heziketa esparruan espezializatutako aisialdi elkarte batek egingo du (Urtxintxa aisialdi elkarteak) Gazteria lan arloko zinegotzien laguntzarekin.