Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, azaroaren 25ean, ostiralean, giza katea 19:30ean abiatuko da plazatik. Azaroaren 26an berriz, larunbatean, autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko zaie herriko emakumeei. Defentsa fisikoan baino, eguneroko harremanetan oharkabean pairatzen diren erasoak identifikatu eta hauei aurre egiten lagunduko du gehiago. Ikastaroa 9:00etatik 14:00etara izango da Karreanen, doan eta adin guztietako emakumeentzat irekia.