Elkarlanean, Goierriko hainbat udalerrik berriz jarri dute martxan Goierrin indarkeria matxistarik ez! sormen lehiaketa. Lanak azaroaren 19a bitartean aurkeztu daitezke, berdintasunagoierrin@gmail.com helbidean. Gogoratu, bideo formatuan bidali behar badira ere, edozein motako lanak onartuko direla, hala nola, kantak, marrazkiak, eskulturak...
Egunerokotasunean emakumeek* indarkeria psikologikoa, sexuala, ekonomikoa nahiz fisikoa pairatzen dute hainbat intentsitatetan. Kasu askotan, egora hori erailketaraino iristen da, gizarte antolamendu patriarkalaren ondorio zuzen gisa. Gipuzkoako Goierri eskualdeko emakumeak ez dira salbuespena. Gertakari batzuk, unean unekoak, herrietako talde feministek nahiz administrazio publikoko erakundeetako kideek salatzen dituzte, kalera aterata, bateratuta edo onartezina dela garrasi eginda. Dena den, emakumeen* aurkako indarkeriaren kontrako ahotsak altxatzeko, egun seinalatu bat ere badugu egutegietan, letra larriz adierazitakoa: azaroaren 25a.
Egun horren inguruan zenbait ekitaldi eta ekintza antolatzen dira udalerri bakoitzean, herritarren kontzientziazioa, sentsibilizazioa edo arduratzea sustatzeko, baita salaketak egiteko ere. Ekintza horien testuinguruan, Goierriko udal batzuetako berdintasun zerbitzuek elkarlanean 2020n sormen lehiaketa bat antolatu zuten, emakumeen* aurkako indarkeria ardatz hartuta, baina gaia gehiago zehaztuta. Eta 2021ean esperientzia errepikatuko da aurreko lehiaketaren parte-hartze onaren aurrean.
Aurtengo gaia, Emakumeen* aurkako indarkeria estetikoak Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna da.
Gaia ardatz hartuta lana bideo formatuan aurkeztu behar da, baina bertan agertuko den grabaketan edozein sorkuntza mota agertu ahal izango da. Adibidez, marrazkiak, eskulturak, argazkiak, bertsoak, idazkiak, irakurketak, dantzak, antzerkiak etab. Bideoak gutxienez 3 segunduko iraupena izan beharko du eta gehienez 300 segundukoa (5 minutu). Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute NAaren arabera Gipuzkoako Goierri eskualdeko herri batean erroldatuta dauden edozein adinetako biztanleek, baina adin txikikoak izatekotan adin nagusiko arduradun bat izan beharko dute.
Sariei dagokienez, puntu gehien lortzen dituen lanetik hasita hurrenez hurren Goierriko saltoki txikietan gastatzeko 200€, 150€ko eta 100€ko bonoak banatuko dira, eta hauez gain udal sustatzaileetako lehenengo sailkatuei 50€ko bonoak emango zaizkie.
Hemen duzue informazio gehiago Informazio gehigarria eta webgunea ere bai: Goierrin indarkeripe