Eremukako nahiz arlokako lehen bilerak arrakastatsuak izaten ari dira, bai parte hartzeari dagokionez bai eta ekarpenei dagokienez. Beheko kalekoa, erdiko kalekoa eta atzo goiko kalekoa burutu ziren. Gaur Euskaraz ez dakitenen txanda da eta ostiralean landa eremukoak bilduko dira.
Astelehenean beheko kaleko bizilagunekin egin zen bilkura, eremu txikiena izanagatik 18 herritar bertaratu ziren. Asteartean erdiguneko 76 herritarrek parte hartu zuten eta asteazkenean goiko kaleko 43 bizilagunek parte hartu zuten batzarrean.
Gaur osteguna, Euskaraz ez dakitenenen txanda izango da eta ostiralean landa eremukoena.
Bizilagunekin batzartzeaz gain eremukako bilkurak ere aurrera eramaten ari dira, astelehenean Zaldibiako 19 komertzianterekin , asteartean hezkuntza eremukoekin eta asteazkenean Begi Gazte elkartea eta herriko jubilatu eta erretiratuekin burutu zeun bilkura 16 herritar bildu ziren.
Ostiralean 19:30etan Zaldibiako Gazte Asanblada eta gazte mugimenduarekin gaztetxean batzartuko da Udala
LOTURA:
Parte hartze prozesuko argazki galeria osoa