Artilea Beasaingo Salbatore auzoan bilduko da (Sasietako bulegoen ondoan) irailaren 15era arte
Artilea, latxa arrazako gure artaldeei lotutako produktua izan da betidanik eta era batera edo bestera erabili eta saldu izan ohi da beti. Gaur egun ordea, oso zaila da artilea erosiko duenik topatzea. Sektorea dena dela artilearekin I+G desberdinak burutzen ari da.
Goierrin sortutako artileari irtenbidea emateko GOIMENek, Goierriko landa garapeneko elkarteak alegia, artilea biltzeko aldi baterako puntua egokitu du.
Bilgunea Beasaingo Salbatore auzoan, Iturralde-txikiko industrialdeko zelai batean kokatu da. HEMEN SAKATU kokalekua non dagoen jakiteko.
Bilgunean artilea soilik utzi daiteke, ontziratu edo lotu gabe, hau da, zakutan sartu edo sokakin lotu gabe. Bestela, ezingo da prozesatu.
Bildutako artilea konpostatu egingo da.
Artilea irailaren 15era arte utzi daiteke soilik. Ondoren bilgunea kendu eta ez da bilketa gehiagorik izango.
GOIMENek dagoeneko eskutitza bidali die 50 burutik gorako artaldeetako jabedun guztie bilketa honen berri emanez. Buru gutxiago dituztek ere artilea ekartzeko aukera izango dute.