Berdintasunari buruzko diagnostikoan agertu eta funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, antolaturiko bostgarren formakuntza tailerrak izango da apirilaren 25ean.
Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra.
5. formazio tailerreko gaiaren kokapena:
Gorputza, desioa eta sexualitateari buruzko hausnarketarekin hasi eta gorputzaren bidez eraikitzen diren edukiak aztertuko ditugu, honek tresna politiko gisa duen balioa ulertzeraino.
EGUNA: Apirilak 25 osteguna
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: Karrerane kultur etxean
Aurreko tailerretan landu ziren gaiak:
1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN: 2012ko azaroaren 6an burutu zen.
2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: 2012ko azaroaren 27an burutu zen.
3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA: 2013ko otsailaren 1ean burutu zen.
4.go saioa: HEZKIDETZA: GURE HAURREK BERDINTASUNEAN HEZTEKO OINARRIZKO GOGOETA 2013ko martxoaren 7an burutu zen.