Hainbat ekitaldi Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.

 

  • Martxoak 8, ostirala:

12:00an ekitaldi berezia egingo da plazan. 

18:15ean Askek Goierriko mugimendu feministak deitutako ekintzekin bat egiteko irteera antolatu du.

20:30ean, itzuleran, inguruan poteo feminista ere egongo da.

 

  • Martxoak 9, larunbata

10:30ean dagoeneko ohitura bilakatu den Ttipi-Ttapa morea egingo dugu, korrika, oinez edo ibilbide egokituan. Zaldibiako kaleetan morea nagusituko da bertan izena eman duten 100 emakume ingururen mugimenduarekin.

13:00etan ekitaldia egongo da plazan.

Ondoren Gaztelu elkartean bazkaria egingo da eta ekintzak ez dira geldituko gau aldera arte.