Peru Calabaza eta Maialen Akizu Zaldibian izango ditugu "Hamazazpigarrenean aidanez" ipuin-bilduma aurkezten, Udalbiltzak argitaratua. Maiatzaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00etan Karreaneko Ganbara aretoan. Sarrera doan izango da.
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu.
Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu.
Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Imaginario berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat.
Geuretik sortutako memoria eta historia. Hamasei idazlek, hamasei herritan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte.
Denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektibo bat, agidanez.
Maiatzaren 11n, gure artean izango ditugu idazle horietatik bi. Bata, Peru, Larrabetzutik Zaldibira etorria gure herriko xamurtasunari buruzko historia idaztera. Bestea Maialen, Goierritik Erriberara joana, errepresio frankistaren ondorioak aztertzera.
HEMEN duzue liburuak irakurtzeko edo e-bookera deskargatzeko aukera, tartean Peruk Zaldibian idatzitakoa ere bai. Astearteko saioan liburuak erosteko aukera ere izango da. Zatoz!