Haur txikien Jolas Gelarako giltza pertsonalak

Jada zabalik dago Haritza jolas gelara sartzeko giltza pertsonala eskatzeko aukera Kultur Etxean. Kimuene kulturgunean kokatuta dagoen jolas gelara sarbidea izateko aukera ematen die erabiltzaileei giltza honek.

Badira maiztasunez Jolas Gelari erabilera ematen dioten herritarrak eta erabiltzaile hauentzat interesgarria izan daiteke aukera hau. Giltza Kultur Etxean edo Udaletxean eskatzen eta itzultzen aritu beharrean, giltza pertsonala eskuratu dezakete 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek Kultur Etxean eskaria eginda.

Giltzak astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara sarbidea emango die. Giltza eskuratzeko eskabide orria bete, jolas gelako araudia betetzeko konpromisoa hartu eta 5€ko fidantza jarri beharko da. Fidantza giltza itzultzean bueltatuko da eta giltza galduz gero fidantza ere galdu egingo da.

Informazio gehiagorako eta eskabidea egiteko jo Kultur Etxera.