Haurrak berdintasunean hezteko formakuntza tailerra martxoaren 7an

Hezkidetza Lau Haizetara ekimenaren baitan gure haurrak berdintasunean hezteko gida jorratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Ikastaroaren helburua gai guzti horien inguruan gogoeta eta lanketa partekatua egitea da.

Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra. Berdintasunerako funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, formakuntza tailerrak antolatu ditu Zaldibiako Udalak:

1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN:

2012ko azaroaren 6an burutu zen.

2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA:

2012ko azaroaren 27an burutu zen.

3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA:

2013kootsailaren 1ean burutu zen.

4.go saioa: HEZKIDETZA: GURE HAURREK BERDINTASUNEAN HEZTEKO OINARRIZKO GOGOETA

2013ko martxoaren 7an Karreranen burutuko da 18:30etan

5.go saioa: GURE GORPUTZAK, GURE BIZIPENAK, GURE ERABAKIAK.

2013ko martxoan burutu asmo da.

Hezkidetza Lau Haizetara ekimenaren baitan,  gure haurrak berdintasunean hezteko gida jorratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak.

Gida horretan gure haurrak berdintasunean hezteko oinarrizkoak diren hainbat punturen inguruko gogoeta sakona egin du Bilgunek: jarrerak, baloreak, espazioen erabilera, metodologiak, etab. Ikastaroaren helburua gai guzti horien inguruan gogoeta eta lanketa partekatua egitea da.

EGUNA: MARTXOAK 7 OSTEGUNA

LEKUA: KARRERANE kultur etxea

ORDUA: 18:30etan