Hemen dira poltsa konposgarriak jasotzeko txartelak

Zaldibiako Osasun Zentroan jarri den makinan eskuratu ahal izango dira poltsak.

Egun hauetan Zaldibiako etxeetan Sasieta Mankonmunitateak banatu dituen “Materia Organikoa”, jartzen duten txartelak, Zaldibiako Osasun Zentroan jarri den makinan erabiltzeko dira.

Makina hau, poltsa konpostagarriak jasotzeko da.

Poltsa hauek jasotzeko eman beharreko pausuak honako hauek dira:

  • Txartela gerturatu eta makinak poltsa sorta bat emango dizu debalde.
  • Hamar  astean behin sorta berri bat eskuratu ahal izango duzu. Makinak berak esango dizu data berria.

Gogoratu!
Poltsa hauek organikoarentzat bakarrik erabili daitezke.