Heroiak antzezlana Zaldibian

Gaur, ostirala, hilak 22, gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirrek, "Heroiak" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondoriak.Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?

• Eguna: urtarrilak 22, ostirala

• Ordua: 22:30

• Lekua: Zaldibiako antzokia

• Sarrerak: 10 €