Igandean, hilak 10, eguerdiko 12etan hasita, 2017ko Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Kopako eta Gabon Harrijasotzaile Txapelketako final-erdi bana jokatuko da Resti pilotalekuan. Sarrerak bertan jarriko dira salgai 10 euroan.
- Noiz: 2017ko abenduaren 10ean, eguerdiko 12etan.
- Non: Zaldibiako Resti pilotalekuan
Iñaki Azurmendi (Gipuzkoako txapelduna)
Ruben Saralegi edo Ugaitz Mugerza II (Elgetan, abenduaren 2an jokatuko duten kanporaketako irabazlea)
Lana: 14 enbor bakoitzak (hamabi kanaerdiko eta bi 45eko)
Hodei Iruretagoiena "Izeta IV" (Aia)
Beñat Telleria (Urnieta)
Lana: 100 kiloko harriak (zilindro zaharra, kubikoa eta bola) 2' txandak.