Herriko bozak antzezlana, Iduzkilore antzerki taldearen eskutik

Iparra-Hegoa ekimenaren baitan, otsailaren 7an, 22:30ean, Piarres Lartzabalen 'Herriko bozak' komedia ezaguna izango dugu Zaldibiako Herri Antzokian. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai antzokian, egunean bertan. "Herri ttiki batean, hauteskundeak dira: gordetako egiak plazan agertzeko eta faltsukerietan aritzeko unea. Ardoa eta politika, politika eta ardoa. Zuritik ala gorritik?"