Herriko egoeraren inguruko eta Euskaldunako Adierazpena onartu ditu Zaldibiako udalbatzak

Hemen dituzue, 2021eko apirilaren 15ean burututako osoko bilkuran landutako gaiak. Herriko egoeraren inguruan EH Bilduk aurkeztutakoa bere botoekin onartu zen, EAJ-PNVk aurkeztutakoa erretiratu egin zuen eta ez zen bozkatu eta Euskaldunako Adierazpena ahobatez onartu zen.

 

BILERAKO DEIALDIA

 

AZTERGAIAK ETA EMAITZA

1. Herriko osasun egoerari buruzko adierazpena onartzea, EHBilduren udal-taldeak aurkeztua, hala badagokio.

  • EH Bilduko 6 zinegotzien aldeko bozka
  • EAJ-PNVko 3 zinegotzien abstentzioa

2. Zaldibiako Udalaren Adierazpena onartzea, EAJ-PNVren udal-taldeak aurkeztua, hala badagokio

  • Puntu hau ez da bozkatzen, EAJ-PNVko ordezkariek erretiratu egin zutelako.

3. EUSKALDUNAko ADIERAZPENA onartzea, hala badagokio.

  • Ahobatez onartua,  EH Bilduko 6 zinegozi eta EAJ-PNVko 3 zinegotziren aldeko bozkekin.