HERRIKO UR SAREAN ZULAKETAK EGIN DITUZTE

Abuztuaren erdian, ezezagunen batek 120 zulo baino gehiago egin dizkio ur sarea hornitzen duen hodiari. Zulaketa hauek egiteko taladrorenbat erabili denaren susmoa dugu.

HERRIKO UR SAREAN ZULAKETAK EGIN DITUZTE

Pasa den uztailaren 23an ohartu ginen ura jaiotzen den lekutik deposituetara doan hodian hainbat zulo ageri zirela. Hurrengo egunean ustezko matxura aztertzerakoan zulo gehiago zeudela ohartu ginen, 10 zehazki.

Abuztuaren erdian, ezezagunen batek (edo batzuek) 120 zulo baino gehiago egin dizkio ur sarea hornitzen duen hodiari. Zulaketa hauek egiteko taladrorenbat erabili denaren susmoa dugu.

Zaldibiako Udalean ez dugu ulertzen holako kaltea egiteko zein arrazoi egon daitezkeen.

Abuztua izan arren, herriko ur zerbitzua bermatzeko moduan izatea espero dugu eta horrelakorik berriro gertatu ez dadin neurriak hartuko ditugula jakinarazten dizuegu.

Amaitzeko, orain arte bezala, herritarroi zuen laguntza eskatzen dizuegu matxuren berri jasotzeko bai eta zulaketak gertatu diren inguruan ezer sumatzekotan, Zaldibiako Udalarekin harremanetan jartzea eskertuz.

Zaldibian, 2012ko abuztuaren 27an

LOTURA: Argazkiak Flickr-en