Azken ostirala antolatzeko eta plangintzari errepasoa emateko bilera zabala egingo dugu hileko azken asteartero bezala. Herriko eragile eta taldeez gain, herritar orori dei egiten diegu euskal preso eta iheslariek bizi duten egoera latzak denon konpromezua eskatzen baitu. Euskal gizarteak hartu behar du lekukoa, Josu zein beste hamahiru gaixo larriak askatzeko ere.