Herritarrekin Herrira egitasmoa Zaldibian

Ahaldun nagusia Zaldibian izango da ostegunean herritarrekin hitz egiten. Martin Garitanok eta foru ordezkariek batzar  irekia egingo dute Karreanen 19:00etan.

Herritarrekin Herrira izeneko egitasmoaren barruan etorriko da ahaldun nagusia Zaldibiara, herriko errealitatea ezagutu eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko helburuarekin.
Norbaitek bilerara joateko aukerarik izan ez, baina galderaren edo iradokizunen bat egiteko gogoa balu, aldez aurretik galdera hori egiteko aukera izango du info@gipuzkoaherritarrekin.net e-posta bidez, @Herritarrekin twitter kontuaren bidez edo udaletxean bertan.

EGITARAUA
13.00 Udal langileekin Zaldibia
13:30 Lehen sektoreko interes puntuak (kixkurgune) 
14:30 Bazkaria
16:00 Benta Berri birziklapenak
17:00 Ingurune degradatua, Bilore
Kaleko buelta....
17:30 Itten taldearekin batera, nolako Zaldibia nahi dugu? Parte-hartzearen azalpena herrian zehar.
18:15 jubilatuen tabernan kafetxoa
19:00 HERRI BILERA karreane kultur etxean