Arlokako bigarren bilera burutu da gaur arratsaldean eta Lardizabal herri eskolako zuzendaritza, Haur eskolakoa eta Guraso elkarteko ordezkariak bildu dira, herri eskolan egindako bileran.
Gauza jakina da hezkuntza eremuak berebiziko garrantzia hartzen duela eremu honetan. Batetik sortzaile berezi moduan landu dezaketenagatik eta bestetik, zaldibitar txikienak gai honen inguruan hezkitzeak bere biziko garrantzia hartzen duelako.
Azaro hasieran, hondakinen prebentzio kanpainan parte hartzu zuten eta gaia jorratzen jarraitzeko asmoa agertu zuten.
Hondakin sortzaile bereziak izaki, teknikari baten bisita izango dute ondorengo egunetan.
Asteazkenean Beti Gazte elkartea eta herriko erretiratru eta jubilatuekin batzartuko da Udala 16:30etan eta ostiralean 19:30etan Zaldibiako Gazte Asanblada eta gazte mugimenduarekin gaztetxean.