Hiri Antolamenduko Arau Orokorra: Erakusketa eta Herri-Batzarra

Pasa den abuztuaren 4an Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zuen Udalbatzak. Hori dela eta, ERAKUSKETA PUBLIKOA eta HERRI-BATZARRA antolatu ditu Udalak. Erakusketa martxan dago eta Herri-Batzarra IRAILAREN 17an, OSTEGUNA, 18:00etan izango da Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan. Etorri eta informatzeko gonbitea luzatzen dizuegu guztioi.

Hainbat urteko lanketaren ondoren, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartu du Zaldibiako Udalbatzak abuztuaren 4an egindako ezohiko Osoko Bilkuran.


Boletin Ofizialean abuztuaren 10ean argitaratu zen eta prentsan 10ean eta 11an. Orain, beraz, azaroaren 12ra arteko epea dago irekita nahi duenak alegazioak aurkez ditzan.


Plan Orokorra osotasunean ikusi ahal izateko, herritar guztientzat zabalik izango den ERAKUSKETA jarri dugu Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan.
ERAKUSKETA ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera 9:30etik 19:30era.


Horrekin batera, HERRI – BATZARRA antolatu dugu plana erredaktatu duen arkitekto taldearekin, Udal Gobernua bertan dela. Batzarra, IRAILAREN 17an, OSTEGUNA, 18:00etan erakusketa lekuan bertan (KULTUR ETXE ZAHARREAN) izango da.


Bestalde, gaia sakonagu aztertu nahi duenak, Udaletxean du Plan Orokorra ikusgai eta Plana idatzi duen arkitekto taldearekin bilera baterako zita eska dezake bertan.

Azkenik, Plan Orokorraren txostena eta planoak webgune honetan jartzeko lanetan gabiltza eta laster izango dira ikusgai.


Batzarrean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.