Hirigintza batzordeko bilera

Datorren astelehenean, uztailak 27, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera Udaletxeko batzar aretoan. Bi gai zehatz landuko dira: Olaetako Agroaldea eta Bilore.

Bilerara bertaratzeko, bi aukera egongo dira:

    - 18:45erako Karreaneko ganbarara etorri

    - Lotura honetan bilerara telematikoki konektatu: ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/ezt-cx7-3ng

Bertan sartzean:

  • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
  • Aukeratu mikrofonoa eta sakatu oihartzun frogan BAI
  • Behealdean kamera baten irudia agertuko zaizu eta hau sakatuta baimena eman eta "iniciar compartir" sakatu.
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 Zaldibiako Udaleko telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.