Hirigintza batzordeko bilera astelehenean

Datorren astelehenean, urtarrilak 18, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera Karreane Kultur Etxean. 2020an egindakoen errepasoaz gain, une honetan esku artean ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide, baita 2021erako aurreikuspenak ere.

Bilerara bertaratzeko, bi aukera egongo dira:

    - 18:45erako Karreaneko ganbarara etortzea

    - Lotura honetan bilerara telematikoki konektatzea: ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/ezt-cx7-3ng

 

Bertan sartzean:

  • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
  • Aukeratu mikrofonoa eta sakatu oihartzun frogan BAI
  • Behealdean kamera baten irudia agertuko zaizu eta hau sakatuta baimena eman eta "iniciar compartir" sakatu.
  • Arazoren bat duenak 943 16 03 38 Kultur Etxeko telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.