Hiru astetan, birziklatze tasa bikoiztu dugu. Zorionak herritar guztioi!

Dagoeneko hiru aste baino gehiago igaro dira Atez Ateko bilketa sistemarekin hasi ginela. Bilketa berria normaltasun osoz hasi da, eta oro har, oso ondo doa: Hiru astean herriko birziklatze tasa bikoiztu dugu %34 birziklatzetik %78 birziklatzera igaro gara

Beraz, beste ezeren gainetik, ZORIONAK eta MILA ESKER Zaldibia garbiago eta iraunkorrago bat egiteko erakutsi duzun inplikazioagatik.

Bilketa sistema berria oso ondo funtzionatzen hasi den arren, modu honetako aldaketetan gertatu ohi den moduan, badira hobetu daitezkeen hainbat alderdi. Beraz, bilketa sistema eraginkorrago egin eta emaitza hobeak lortze aldera hainbat gomendio eman nahi ditugu:

1. Organikoarentzat bi kubo marroi banatu dira. Zulotxoduna etxe barruan edukitzeko da eta bestea kalera ateratzeko. Beraz, kalera zulorik gabeko kubo marroia soilik atera behar da, eta INOIZ ERE EZ zulotxodun kuboa beste kuboaren barnean sartuta.

2. Errefusarentzat EZ dira poltsa konpostagarriak erabili behar. Poltsa konpostagarri horiek organikoarentzat soilik dira.

3. Kuboak EZ dira heldulekutik zintzilikatu behar, atzealdean duten euskarritik baizik.

4. Ontzi arinak ateratzeko EZ da komeni ohiko plastikozko zabor poltsak erabiltzera. Hobe da, ontzi arin horiek bere horretan kuboan sartuta kalera ateratzea.

Dena den, Atez Ateko bilketa sistemarekin hasi berriak garen honetan oso datu onak lortu ditugu eta orain emaitza positibo horien berri ematea dagokigu.

Martxoaren 21ean Atez Ateko bilketa sistema martxan jarri zenetik hauexek dira aurreko igandera arte (apirilak 14) gaika lortu diren emaitzak kilotan eta ehunekotan:

                                         KILOAK      EHUNEKOTAN
ORGANIKOA                        5.340 kg.   % 44
ONTZI ARINAK                   1.660 kg.    % 14
PAPERA ETA KARTOIA   2.380 kg.    % 20
ERREFUSA                            2.680 kg.     % 22

Ziur gaude denon ahaleginarekin Zaldibia garbiago eta iraunkorrago bat eraikitzea lortuko dugula zuri esker. Beraz, segi orain arte bezalaxe ingurumena eta herria zaintzen!

             Zaldibian, 2013ko apirilaren 16an

LOTURAK:

FLICKr eko argazki galeria

SASIETAN LORE agerraldiko informazioa

Komunikabideeetan albisteak izan duen zabalpena:

HITZA: Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon bikoiztu egin da birziklatze tasa

BERRIA: Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon bikoiztu egin da birziklatze tasa

NAIZ: Birziklatze tasa bikoiztu egin da hiru astetan Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon

EITB: Legorreta, Zaldibia eta Itsasondon bikoiztu egin dute birziklatze-tasa

ETB2: Legorreta, Zaldibia e Itsasondo reciclan el doble gracias al PaP

Diario Vasco EFE: Legorreta, Zaldibia e Itsasondo duplican la tasa de reciclaje en tres semanas

Diario Vasco: Sasieta, satisfecha con las tres primeras semanas del PaP en Legorreta, Zaldibia e Itsasondo

Sustatu

Atez atekoak birziklatze tasa bikoiztu du from GITB on Vimeo.