Hondakin bilketa sistema berrirako bitarteko banaketa hasiko da bihar

Etxeetako edukiontziak nahiz giltza elektronikoak prest dira herri antzokian. Bihar arratsaldeko 17:30etan hasiko da banaketa

Azken bi egunetan makinabat lan egin dute, edukiontziak prestatzeko burutu den auzolanera bertaratu diren herritarrek. Ehunka edukiontzi prestatu dira bi eguneran bihar banaketa hasi dadin.

Ondorengo BITARTEKOAK BANATUKO dizkizue  Zaldibiako Udalak:

HERRI GUNEko bizilagunentzat: Edukiontziak, poltsa konpostagarriak eta hondakinak ondo bereizteko GIDA banatuko dira.

BASERRI eta LANDA EREMUko bizilagunentzat: Giltza elektronikoak eta hondakinak ondo bereizteko GIDA banatuko dira.

BANAKETA: ZALDIBIAKO HERRI ANTZOKIAN

MARTXOAK 14 OSTEGUNA
Arratsaldez 17:30etatik 20:30etara

MARTXOAK 15 OSTIRALA
Goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30etara

MARTXOAK 16 LARUNBATA
Goizez 10:00etatik 14:00etara


Oso garrantzitsua da bitarteko hauen bila etortzea, martxoaren 21etik aurrera hondakinak biltzeko sistema aldatuko baita.