Hugo eta Eusebio aurten ere ez dira faltako

Herriko festak eta barrakak eskutik doaz, eta bada familia bat, Maria eta Joaquin eta hauen seme-alabena, urtero urtero gure artean izaten dena. Bada beti bezala ez bada ere, Zaldibian izango ditugu azaroaren 6tik 15era bitarte, Antzoki aurreko aparkalekuan.

Duela 40 urtetik barraken sektorera lotutako familiarentzat ere urte gogorra ari da izaten aurtengoa. Festa guztiak bertan behera izanik, barrakazaleek ez dute beren ogibidea egiteko aukerarik. Hemen Goierriko Hitzak maiatzean egin zien elkarrizketa.

Aurten ere egina zuten Zaldibiara etortzeko eskaera, baina festarik ezean irtenbide txiki bat bilatzea izan da egin duguna. Hala, OHE ELASTIKOAK ekarriko dituzte herriko txikienen gozagarri.

EGUNA: Azaroaren 6tik 15era

LEKUA:  Antzoki aurreko aparkalekua

PREZIOA:  Herriko haur guztiei bidaia bat DOAN emango die Udalak, eta hortik aurrerakoak ohiko prezioak izango dira, bakoitzaren kontura joango direnak. Bidaia bat: 1,5€ ---  7 bidaia: 10€

Pilaketak saihesteko dohainik izango den bidaia honek egun zehatza izango du haur talde bakoitzarentzat (eskolako gelen arabera banatuko dira taldeak). 2 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxo guztiei banatuko zaie bidaia baterako sarrera eta hau gastatzeko egunaren data.

 

ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Barrakazaleak adierazitako jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.
  • Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: Ekitaldi-ikuskizun hau denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko da, sarrera honen jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.