Igandeko hauteskundeetan, bozkaleku berria: udaletxeko beheko aretoa

Adi! Orain arte Lardizabal eskolan egon izan diren hautes-mahaiak udaletxeko beheko aretoan egongo dira igandeko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Bertan eman beharko dute botoa zaldibiarrek.

 

Zaldibiako herritarrek udaletxeko beheko aretoan emango dute botoa igandeko hauteskundeetan. Orain arte Lardizabal eskolan zegokien botoa ematea, baina udaletxean egongo dira hemendik aurrera.

Guztira bi boto-mahai jarriko dituzte igandean, orain arte bezala. Kasu honetan, ordea, parez pare egongo dira kokatuta.