Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak plazaraturiko oharraren harira zabaltzen ari diren informazioen aurrean, honakoa adierazi nahi du Zaldibiako Udalak:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak plazaraturiko oharraren harira zabaltzen ari diren informazioen aurrean, honakoa adierazi nahi du Zaldibiako Udalak:
1. Aire Kalitatearen inguruko azterketa bat egiteko jaso genuen eskaerari erantzunez, azterketarako furgonetak kokatzeko baimenak eman eta argiz hornitu ditu Zaldibiako Udalak, azterketak egin zitezen lagunduz.
2. Bai Zaldibiako Udalak, baita Ordiziakoak ere, azterketen emaitzen berri ahalik eta azkarren eman ziezaguten eskaerak egin ditugu.
3. Eskaera horiek medio, gaur, otsailak 6, 12:00etan Lakuan izan dugu hitzordua bi Udalok Ingurumun Saileko Sailburuorde, teknikari eta Osasun Publikoko arduradunekin. Bertan eman digute azterketaren emaitza, ziurtatuta geratu delarik Ordizia eta Zaldibiako enpresa bana direla Nikelaren isuriak dituztenak. Bileratik ateratzerako prentsa oharra argitaratu dute eta horren ondotik zabaldu dira komunikabide ezberdinen informazioak.
4. Bihar goizean 11:00etan Gaintzako bide-gurutzean prentsa agerraldia egingo dugu Zaldibiako eta Ordiziako Udalek.