Maiatzaren 11n, gaueko 10:30ean, Segurako antzerki taldeak, “Iragana, Lahar eta Larrosa” Herri-antzerki emanaldia eskainiko du.
Goierriko herri batean dago girotua antzezlana, 1923tik 1937rako tartean, Jose Antonio Primo de Riveraren diktaduratik 36ko gerrara arte.
Segurako antzerki taldeko kideek antzeztuko dute. Antzezlanean 15 pertsona arituko dira, horietatik hiru haurrak dira eta gainontzeko 12ak adin desberdinetako herritarrak.
Partaide guztiak antzerki-lana idatzi zuen Lourdes Imazen zuzendaritzapean arituko dira.
Karlos Gimenez goierritarrak konposatu du antzezlan honetako musika. Garaiko argazkien proiekzioak ere garrantzi handia hartzen du antzerkian.