Aste hasieran zozkatu zen 30 euroko bigarren erosketa-txartela. Irati Aiestaran Intxausti zaldibitarra izan da irabazlea. Zorionak, Irati!
Dagoeneko amaitu da Zaldibian hirugarren urtez antolatutako egitasmoa.
Egitasmoa 42 herritan ipini da martxan 2015ko edizioan. Guztira, 12 euskara elkarte, 33 Udal, mankomunitate bat, 47 liburutegi, 67 liburudenda eta 7 argitaletxek parte hartu dute, era batera edo bestera, egitasmo honetan.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta jarrai dezagun euskaraz irakurriz gozatzen.