Uztailaren 2an zozkatu da 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta irabazlea Beñat Garmendia Berasain zaldibitarra izan da. Zorionak!
Dagoeneko amaitu da Zaldibian bigarren urtez antolatutako egitasmoa. 2014ko edizio honetan Euskal Herriko 42 herrik hartu dute parte.
Eskualdekako hedapenean zentratu dira antolatzaileak egitasmoa herrietan indartzeko helburuarekin:
Araba: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Maeztu, Urkabustaitz, Zigoitia, Zuia.
Bizkaia: Atxondo, Bilbo, Derio, Ermua, Larrabetzu, Mallabia, Mañaria, Ondarroa, Otxandio, Portugalete, Zamudio.
Gipuzkoa: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Mutriku, Segura, Soraluze, Olaberria, Ordizia, Orio, Zaldibia.
Nafarroa: Altsasu, Araitz, Arbizu, Irurtzun, Gares, Basaburua, Lakuntza, Larraun, Lizarra, Olazti, Tafalla, Urdiain, Ziordia .
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta jarrai dezagun euskaraz irakurriz gozatzen.