Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

Aurten ere, Zaldibiako Udalak, Topagunearekin  eta Goierriko beste zazpi herriekin batera ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina jarri du martxan. Kanpainak    ekainaren 30era arte iraungo du, eta Zaldibitar guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko eta abantailez baliatzeko aukera.

Helburuak
Lau helburu ditu ‘Irakurri, oparitu eta gozatu’ kanpainak: irakurzaletasuna sustatzea, liburutegi publikoak eta herritarrak harremanetan jartzea, euskarazko literatura ezagutzera ematea, eta euskal liburugintza indartzea. Helburu horiek lortzeko herritarren inplikazioa bilatu nahi du Zaldibiako Udalak.
Hileroko zozketa
Deskontuak lortzeaz gain, udal liburutegian,   maiatzean zein ekainean, 30 euroko erosketa txeke bana zozkatuko da maileguan euskarazko libururen bat hartu dutenen artean.
Funtzionamendua:
    1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera irakurtzeko.
    2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.
    3.- Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari eta honek,  txeke horrekin,  %25 merkeago erosi ahal izango du euskarazko  liburu bat.