Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

Aurten ere, Zaldibiako Udalak, Topagunearekin eta Goierriko beste bi herriekin batera ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina jarri du martxan. Kanpainak maiatzaren 30era arte iraungo du, eta Zaldibitar guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko eta abantailez baliatzeko aukera

Kanpainaren helburuak:
Bost helburu ditu ‘Irakurri, oparitu eta gozatu’ kanpainak: irakurzaletasuna sustatzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

Helburu horiek lortzeko herritarren inplikazioa bilatu nahi du Zaldibiako Udalak.

Funtzionamendua:

1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera irakurtzeko.

2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.

3.- Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari eta honek, txeke horrekin, %35 merkeago erosi ahal izango du euskarazko liburu bat.

Hileroko zozketa: Bi hilabete hauetan, 30 euroko erosketa txeke bana zozkatuko da maileguan euskarazko libururen bat hartu dutenen artean,

Animatu eta parte hartu!

Kanpainako bideoa hemen ikusgai