Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 44 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 12. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2018ko martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.

Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Horregatik, prozesu aberasgarri bat eta parte hartzaileentzako abantailak proposatzen dira.

Funtzionamendua:

1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera irakurtzeko.

2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.

3.- Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari eta honek, txeke horrekin, %35 merkeago erosi ahal izango du euskarazko liburu bat.

Zozketa: apirilaren eta maiatzaren amaieran, 30 euroko erosketa txeke bana zozkatuko da maileguan euskarazko libururen bat hartu dutenen artean,

Animatu eta parte hartu! Informazio gehiago HEMEN