Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 34 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 13. urtez antolatu du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2019ko martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Informazio gehiago HEMEN.