Aurtengoan Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea den ASPANOGI elkarteari laguntzeko egingo da rallya. Aurreko edizioetan bezala 13:00etan hasiko da iluntzera arte luzatuko den rallya eta ibilbide bera izango du.
Martxoaren 18an, larunbata, izango da aurtengo rallysprinta. Honek zaldibitarren egunerokoan eragina izango du. Egun horretan, eguerdiko 13:00etatik iluntzean 20:00ak ingurura arte herriko zenbait puntutan bidea moztuta izango da.
Lazkaon abiatzen da rallya eta beraz Lazkao-menditik behera sartuko da Zaldibiara Olaldetik Aztiara iritsiz eta handik kanpoko sahiesbidera (bariantera) lotuz Larraitz aldera joateko Gaintzako bidegurutzera arte. Errepide horiek, beraz, itxita egongo dira ordu tarte horretan.
Antolatzaileek bermatu dutenez, larrialdi kasuetan errepidea irekiko litzateke bidegurutzeetan egongo diren bolondresen bidez. Bestetik, herrigunean Rallya ikusi nahi ez, baina etxera joateko-edo eremutik pasa beharra daukaten oinezkoen zirkulazioa ez oztopatzea eta hondakinekin txukun jokatzea ere bermatuko dutela jakinarazi dute.
Hemen duzue informazio gehiago rallyari eta ASPANOGIri buruz.